Gure munduko garapen morala 3 mailatan sailaktuta dago eta maila bakoitza bi estadiotan banatuta dago. Zein estadio eta mailatan egon beharko zen irakasle bat??
I. Maila: Moraltasuna besteek agindutakoaren araberakoa da. Hau da, agintean dagoenak esaten duena betetzen da.
1. Estadioa: Jarduera bat konpontzeko, jarduera berak eragiten dituen ondorio fisikoak kontuan hartzen dira.
2. Estadioa: Beste ikuspuntu batzuk daudela ulertzen hasiak dira eta orduan egiten dituzten gauzak beste gauzen bat lortzeko egiten dituzte. Hemen nabari den ikuspegi soziala indibidualista da.
II. Maila: Garrantzitsuak dira gizarteak ezarritako arauak eta erregelak betetzea baina ez norberaren interesetarako, harremanak mantentzeko baizik.
3. Estadioa: Pertsonen arteko harremanak izateko aukera. Egingo dugu besteok guk egitea espero dutena. Hori baita pertsona on bat egingo zuena. Pixkanaka pixkanaka gure inguruko pertsonek garrantzia hartuz doaz.
4. Estadioa: Honaino ailegatzen da gizarteko kide izateagatik bete beharreko eginkizunak egiten dituztenean. Izan ere, jokabidea konpromisoen arabera defendatuz doaz. Indibiduo izatetik kolektibo bat izaterako bidean daude.
III. Maila: Orain, legeak eta arauak zalantzan jarriak hasiak dira legeen gainetik giza baloreak daudelako eta legeak ezin duelako giza balore horien aurka jo.
5. Estadioa: Legeak pertsonentzat izan behar dira eta ez alderantzik. Hori dela eta, legeak aldatu ahal diren pentsamendua garatu da.
6. Estadioa: Azkeneko estadio honetan berdintasunean eta gizakiaren duintasunean sinesten dute. Beraien ustez, printzipioak, gizabanakoaren printzipioak legeen gainetik daude.
Irakasle batek II. eta III. maileen artean egondo da 4. eta 5. estadioen artean.
Barkamena eskatzen dizuegu atal honetan hainbeste teoria sartu egin dugulako, baina oso garrantzitsua da atal guztiak ondo bereiztea beraien artean.

No hay comentarios:
Publicar un comentario